Lagun Onaken gizonen lehen taldeak hitzordu garrantzitsua du igande arratsaldean Garmendipen. Sailkapeneko lehen lau lekuetako bat ziurtatzeko borrokan ari da Jose Luis Riberak gidatzen duen taldea, igoera fasera sartzea helburu hartuta, eta igandean Eibar C taldeari irabaztea urrats inportantea litzateke bide horretan. Hori dela eta, herritarrei igandean Garmendipera taldea babestera joateko dei egin die klubak, Unai Marrero egingo duen modu berean. Izan ere, Lagun Onakek igandeko hitzordua baliatuko du Errealeko atezainari omenalditxoa egiteko. Partida 18:00etan hasiko da, eta omenaldia ordu erdi lehenago; 17:30ean alegia.