Musikaren zirkuituak sustatzea xede duen Girando Por Salas (GPS) egitasmoaren barruko emanaldi bat izango da datorren ostiralean Sanagustin kulturgunean. Elx-eko (Herrialde Katalanak) taldeak 21:30ean hasita eskainiko du kontzertua, eta 9,5 eurotan eskura daitezke hitzordurako sarrerak.
Pop rock eta punk pop doinuak eramango dituzte Elia Semperek (bateria eta ahotsa), Laura Ginerrek (gitarra eta ahotsa) eta Lucia De Bunderrek (ahotsa eta gitarra) agertokira.