Astebete atzeratuko dute Gaztetxeko Futbito Txapelketaren hasiera

Julene Frantzesena

Hainbat lagun iazko txapelketako partida batean.

Gaur ziren txapelketarekin hastekoak, baina lehen neurketak astelehenean izango dira. Betharrametako jolastokian jokatuko dituzte partidak astez aste, eta finalak uztailaren 17an izango dira.

Gaur zen Gaztetxeko Futbito Txapelketa hastekoa, baina haren antolatzaileek astebete atzeratzea erabaki dute. Ondorioz, datorren astean, astelehenean, izango dira lehen partidak Betharrametako jolastokian. 

Joan zen astean egin zuten txapelketaren bueltako bilera Gaztetxean, eta han zehaztu zituzten lehiaren nondik norakoak. Datorren astean hasita, partida hainbat izango dira astegunetan, eta finalak uztailaren 17an, ostiralez, izango dira, plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide