Bi filmekin osatu dute datorren asteburuko zinema karteldegia Soreasu antzokian: Gangster txikia eta Calle Malaga. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira aurrez, baita emanaldien aurretik Soreasu antzokiko leihatilan ere.
Igande arratsaldeko haurrei zuzendutako saioan (16:30) emango dute Gangster txikia filma (Herbehereak, 2026); 105 minutuko iraupena du komediak. Honela dio filmaren sinopsiak: "Rik Boskamp eta haren aita auzoko mutilen iseka eta abusuen biktima dira. Rikek nahi du bere aita pertsona indartsuagoa izatea, era horretan inor ez litzatekeelako ausartuko haien kontra egitera".
Igandean (19:30) eta astelehenean (21:00), berriz, Calle Malaga (Maroko, 2025) ikusteko aukera izango da Soreasun. Maryam Touzani da filmaren zuzendaria. Honela duo filmaren sipnosiak: "María Angeles (Carmen Maura) 79 urteko espainiarra bakarrik bizi da Tangerren, Marokoko iparraldean, hiriaz eta eguneroko bizitzaz gozatzen. Bizitza aldatu egingo zaio, ordea, Madrildik alaba Clara (Marta Etura) joaten zaionean, bera beti bizi izandako apartamentua saltzeko asmoarekin. Hala, hazten ikusi zuen hirian geratzea erabakiko du Maria Angelesek bere etxea mantendu ahal izateko eta bizitzako gauzak berreskuratzeko. Bidean, uste ez bezala, maitasuna eta desira aurkituko ditu".
