Elkargunean ostiralean eta Ikasberrin astelehenean banatuko dituzte Errigoraren udaberriko kanpainaren produktuak

Mailo Oiarzabal

(Argazkia: Errigora)

Elkar-ekinekoek hilaren 8an 16:00etatik 18:00etara egingo dute banaketa, eta eskola ordutegiaren barruan jaso ahalko dira ikastolan egindako eskaerak hilaren 11n. Aurten, guztira 2.230 litro olio, 98 litro ardo eta 332 kontserba kaxa eskatu dituzte Azpeitian Eskutik eskura kanpainarekin bat egin dutenek.

Errigoraren 2026ko Eskutik eskura kanpainarekin bat egin dutenek datozen egunetan izango dute otsailean eta martxoan eskatutako olioak, ardoa, kontserbak edota bestelako elikagaiak jasotzeko aukera.

Aurten, guztira 2.230 litro olio, 98 litro ardo eta 332 kontserba kaxa –kaxa bakoitzak hamabi ale izan ohi ditu– eskatu dituzte Azpeitian Eskutik eskura kanpainarekin bat egin dutenek, eta herriko bi tokitan jaso ahalko dira horiek. Datorren ostiralean, maiatzaren 8an, egingo dute dagozkien eskaeren banaketa Elkar-ekineko kideek, Soreasuko Elkargunean, 16:00etatik 18:00etara. Astelehean, hilaren 11n, Errigoran eskatutakoa Ikasberrin jasotzea hautatu dutenen txanda izango da; eskola ordutegiaren barruan jaso ahalko dira ikastolan egindako eskaerak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide