Zinegoak jaialdiko filmak ikusgai izango dira etzi, Soreasun

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 11

'Ultramarino' filmeko protagonista. (Zinegoak)

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiko sei film ikusi ahal izango dira, 19:00etatik aurrera. Saioa doakoa izango da.

Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen nazioarteko jaialdiko filmen emanaldia izango da etzi, asteazkenez, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Jaialdiaren 22. edizioko sei film emango dituzte Azpeitiko emanaldian.

Hain zuzen ere, Kun Sun-en The wind in ash (Txina), Wang Han-Xuanen Delay (Txina), Alba Cros Pelliseren Ferides (Katalunia), Alice Siniscalchiren This feminine side (Portugal), Chrisophe Gomesen Seuls les poissons morts suivent le courant (Frantzia) eta Maren Zubeldiaren nahiz Silvina Guglielmottiren Ultramarino (Euskal Herria).

LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko gai desberdinetan eta horien sentsibilizazioan sakontzeko sortutako eta hausnarketa sustatzea xede dute filmak emango dituzte etziko emanaldian. Saioa doakoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide