Hariz apainduz, kustomizazio tailerra izeneko esperientzia eskainiko dute igandean, 10:30etik 12:30era, Azpeitiko Ekoetxean. Kustomizazioaren mundua oihal zati eta bordatuen bitartez lantzeko aukera izango dute parte hartzaileek, Ilazki Lili azpeitiarraren eskutik. Horretarako, etxetik jantziak eman beharko dituzte, ondoren horiek hari eta oihalekin norbere gustura koloreztatu ahal izateko.
12 urtetik gorakoei zuzendutako euskarazko tailerra da, doakoa, baina parte hartzeko Ekoetxearen webgunean eman behar da izena.