Maiatzaren 17an, datorren igandean, Gipuzkoako V. Erroten Eguna ospatuko da. Egun horri lotuta, Azpeitian Loiolako Igarako errotaren bueltan antolatu dituzte ekintzak udalak eta Ekoetxeak.
Igarako errotan bisita gidatuak eta talo tailerrak egingo dituzte Erroten Egunean, bi txandatan. Bisita eta talo tailerraren lehen txanda 10:00etan izango da, eta bigarrena, 11:30ean. Horietan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, lekua mugatua delako. Izena Ekoetxea.eus webgunearen bidez eman behar da, Ekoetxeako 943-81 24 48 telefono zenbakira deituta edota info.azpeitia@ekoetxea.eus helbide elektronikora idatzita.