Azpeitiko KZguneak lau ikastaro antolatu ditu ekainerako, eta guztiak euskaraz eta aurrez aurre emango dituzte, Enparan dorretxeko geletan, goizeko ordutegiarekin. Hona hemen, ekainean KZgunean egin ahalko diren ikastaroak:
- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi
- Hogei ordu.
- Ekainaren 1etik 12ra, 09:00etatik 11:00etara.
- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
- Hamalau ordu.
- Ekainaren 22tik 30era, 09:00etatik 11:00etara.
- Googleko dokumentuak. Sortu zure testuak hodeian
- Lau ordu.
- Ekainaren 15ean eta 16an, 09:00etik 11:00etara.
- LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu
- Sei ordu.
- Ekainaren 17tik 19ra, 09:00etik 11:00etara.
Izena emateko
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
Azpeitiko KZgunea Enparan dorretxean dago eta astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara.