Azpeitian kooperatibismoa indartzeko helburua duen proiektu bat sortu dute: Azpeitikoop kooperatiba. Egitasmo hori herriko hainbat kooperatibak, udalak, norbanako batzuek eta bestelako eragileek eta Mondragon Unibertsitateak egindako prozesu baten ondoren eratu dute. Jendaurrean aurkezteko asmoa dute laster, ekitaldi publiko baten bidez; aurrerago jakinaraziko dute noiz eta non egingo duten.
Sorrerako prozesuan hiru batzar egin dituztela zehaztu dute, eta bide horretan hainbat arlotako eragileetako kideak izan dira partaide. "Azpeitian oso garrantzitsua da ekosistema kooperatiboa, baina prozesuko kideei garrantzitsua iruditu zaie elkar ezagutza handiagoa izatea eta sarea osatzea. Kooperatiben artean industria, lehen sektorea, hezkuntza, kultura, energia, kirola eta komunikazio arlokoek hartu dute parte prozesuan", adierazi dute egitasmoko kideek.
Duela zenbait hilabete hartu zuten Azpeitikoop eratzeko erabakia, eta proiektuaren oinarriak onartu zituzten. Ordutik, egitasmoaren egitura sortzen jardun dira, eta aurreko asteanonartu zuten 2026ko ekintza plana. azpeitiKoop-ek egun batzuk barru jakinaraziko du noiz eta non izango den aurkezpena.