Orduak besterik ez dira gelditzen bihar, zapatua, Domusa Teknik 40 eta 15 MLK mendi lasterketak hasteko. Bihar, 08:00etan irtengo dira plazatik 65 kilometroko probako 580 korrikalariak, eta ordubete geroago ekingo diote 26 kilometroko probari 450 korrikalarik. Proba horien atarian, antolatzaileak Azpeitiko Azoka Plazan ari dira gaur, ostirala, bihar korrikalariek nahitaez beharko duten dortsala eta materiala banatzen.
17:30ean zabaldu dituzte Azoka Plazako ateak, eta goiztiarrenek ilaran zain egon behar izan dute. 20:00etara arte izango dute parte hartzaileek gaur dortsalak eta materiala jasotzeko aukera, baina bihar ere eskainiko dute zerbitzu hori; izan ere, 06:00etatik aurrera banatuko dituzte gune berean. Proba luzeko partaideek 07:30era arte izango dute zabalik mahaia, eta proba motzeko korrikalariek, 08:30era arte.
Guztia erritmo onean doala adierazi dute antolatzaileek, eta dena prest dutela biharko hitzordu handirako. Ordea, Domusa Teknik 40 eta 15 MLK lasterketez harago, askotariko hitzorduek jantziko dute biharko eguna Azpeitian. Hona hemen egitaraua oso-osorik:
Gaur, ostirala:
- Azoka plazan
- 17:00-19:30. Baserritarren azoka, Azoka Plazan.
- 17:30-20:00. Dortsalen banaketa.
Bihar, zapatua:
- Azpeitiko plazan
- 06:00-07:30. 40 MLK probaren dortsal banaketa.
- 06:00-08.30. 15 MLK probaren dortsal banaketa.
- 07:15-07:45. Domusa Teknik 40 MLK probaren irteera gunea eta ekitaldia.
- 08:00. 40MLK probaren irteera.
- 08:30-08:45. Domusa Teknik 15 MLK probaren irteera gunea eta ekitaldia.
- 09:00. Irteera.
- 10:55. Domusa Teknik 15 MLK, lehen lasterkaria helmugan.
- 13:45. Domusa Teknik 40 MLK, lehen lasterkaria helmugan.
- 20:15. Sari banaketa eta boluntarioen artean Tenerifera bidaia zozkatuko da.
- 20:30. Elektrotxaranga, Alde Zaharreko kaleetan.
- 22:00. Süne musikariaren kontzertua, plazan.
- 23:30. Bull DJa, Sanagustin kulturgunean.
- Gune Urdina, Ikasberrin
- 09:55. Domusa Teknik 15 MLK, lehen lasterkaria igaroko da.
- 11:00-13:00. Sentsibilizazio jolasak.
- 11:00-18:00. Puzgarriak eta jolas inklusiboak, Reala fundazioaren eskutik.
- 11:00-13:00. San Martin egoitzako egoiliarrak.
- 12:00-16:00. Pintxoak eta edariak, Eusko Labelen eskutik.
- 12:30. Domusa Teknik 40 MLK lehen lasterkaria igaroko da.
- 17:45. Domusa Teknik 40 MLK azken lasterkariei ongietorria.
- Xoxote
- 12:30-14:30. Paella, Xoxoteko aterpetxean.