Sünerekin gainezka egin du herriko plazak

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 10a

Sünek herriko plazan eskaini zuen atzo gauean kontzertua, eta jendetza bildu zuen. Haren erritmorik ezagunenak dantzatzen eta abesten aritu ziren ehunka lagun ordu eta erdi inguruz. 

Domusa Teknik mendi lasterketen aitzakian, Süne musikariaren kontzertuarekin borobildu zuten eguna atzo, zapatua, Azpeitian. Domusa Teknik enpresaren 50. urteurrenaren bueltan antolatu zuten kontzertua, urteurren urterako antolatu dituen ekintzetako bat. Ehunka lagun elkartu ziren 22:00etan herriko plazan, eta horiek guztiek Itziarkoaren doinuekin gozatu ahal izan zuten. Giro paregabea sortu zen, abesteko eta dantzatzeko aukera izateaz gain, jolaserako parada ere izan baitzuten musikazaleek. 

Itziarko musikariak Amaineman bakarkako bere lehen diskoko abesti ezagunenak abestu zituen, hala nola Sunday, Lau korapilo eta Txitxarro. Hasierek ematen duten askatasunarekin zein beldurrarekin sortutako abestiak bildu ditu Sünek disko horretan, amaierez eta etapa aldaketei buruz kantatzeko. Tradizioa, emakumeen ahalduntzea zein egunerokotasuneko gaiak ere hizpide ditu letretan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide