Baigera jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Azkoitia eta Aizpurutxo arteko ibilaldia antolatu du maiatzaren 30erako (larunbata). 09:00etan Azpeitian lineako autobusa hartuko dute Azkoitira joateko, gero Azkoititik Aizpurutxora oinez joango dira bidegorritik, eta Aizpurutxoko Itziar jatetxean hamaiketakoa egingo dute.
Ibilaldian parte hartzeko hamar euro ordaindu beharko dira, eta izena eman beharko da Baigeran maiatzaren 27a baino lehen.