Azokatik Mahaira: sukaldean behin izenburuko ikastaroa egingo dute ostiralean, maiatzaren 15ean, Azpeitiko Azoka Plazan, 17:30ean hasita. Landaolako Gipuzkoako Azoken Sareak antolatu du ekitaldia, Azpeitiko Udalarekin elkarlanean.
Bi orduko saioan aste osorako janaria prestatzen ikasiko dute tailerrera bertaratzen direnek, Anne Otegi sukaldariak eta Aitziber Aizpuru nutrizionistak gidatuta. Saioaren helburua herritarrei eguneroko elikadura modu erraz, osasungarri eta iraunkorrean antolatzeko tresnak eskaintzea da.
Ostiraleko tailerrean parte hartu nahi dutenek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik izango, saioa hasterako Azoka Plazara bertaratu besterik ez dute.