Alex Aizpuru Kaxe futbol jokalari azpeitiarrak Andorrako lehen mailako Multisegur Liga irabazi du Inter Escaldes taldearekin. Kaxeren taldeak azkenaurreko jardunaldian lortu du liga bereganatzea. Asteburuan, Inter Escaldesek nahikoa zuen Atletico taldearen kontrako partida berdintzea, edo bestela, UE taldeak ez irabaztea, baina 3-1 eginda, garaipena erdietsi zuten Kaxek eta haren taldekideek, eta horrela liga bereganatu. Jokalari azpeitiarrak lehen denboraldia du Andorrako taldean.