Ostiralean, San Isidro egunez, hasiko dituzte festak Aratzerrekan

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 11

Iazko San Isidro eguna Aratzerrekan. (Mailo Oiarzabal)

Bi egunetan ospatuko dituzte sanisidroak Aratzerrekan, ostiralean eta igandean. Ostiralean aitzurra igo ondoren, hamaiketakoa, meza, herri kirolak, auzo afaria eta trikitilariak izango dituzte. Igande arratsaldean, berriz, haurrei zuzendutako ekitaldiak izango dira.

Aratzerrekan prestatu dute aurtengo sanisidroetako egitaraua. Ostiralean, San Isidro egunez, hasiko dituzte festak txupinazoa botata eta aitzurra igota. Auzoko frontoian hamaiketakoa eskainiko dute festa batzordekoek, eta ondoren, 12:30ean, San Isidroren omenezko meza izango da. Elizkizunaren ostean, herri kirol erakustaldia izango da. San Isidro eguna auzo afariarekin eta trikitilarien saioarekin borobilduko dute.

Igandean, maiatzaren 17an, haurrei zuzendutako ekintzak izango dira Aratzerrekako jaietan, 16:30etik aurrera. Magia ikuskizuna eskainiko du aurrena Iagomagok, eta segidan, jolasak izango dira gaztetxoentzat. Behin jolasean ibili ostean, merienda eskaini dute festa batzordekoek. Festak aitzurra jaitsita bukatuko dituzte.

Maiatzak 15, ostirala:

  • 10:00. Txupinazoa eta aitzurraren igoera.
  • 10:30. Hamaiketakoa.
  • 12:30. Meza, San Isidroren omenez.
  • 13:00. Herri kirolak.
  • 20:30. Auzo afaria, trikitilariekin.

Maiatzak 17, igandea:

  • 16:30. Iagomago.
  • 17:30. Ume jolasak.
  • 18:30. Merienda.
  • 20:00. Aitzurraren jaitsiera.

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide