Ostiralerako ipuin kontaketa saioa antolatu dute Urrestillan

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 11

Ines Bengoa ipuin kontalaria.

Ines Bengoa ipuin kontalariak eskainiko du saioa, 17:30etik aurrera. HH5etik LH6ra arteko haurrentzako da kontaketa, eta joan nahi dutenek maiatzaren 13rako izena eman beharko dute.

Urrestillako Festa Batzordeak eta Azpeitiko Udalak haurrentzako ipuin kontaketa saioa antolatu dute ostiralerako, maiatzaren 15erako. Ines Bengoa ipuin kontalari nafarra ariko da kontalari, 17:30ean hasita, Kaletxikiko umeen lokalean. 

HH5etik LH6ra bitarteko haurrentzako da saioa, eta joan nahi dutenek asteazkenerako (maiatzak 13) izena eman beharko dute telefonoz 943-15 70 68 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide