Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS) antolatuta, Batu Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistara lelopean, hainbat jarduera gauzatu zituzten, larunbatean, 17:00etan hasita, Izarraizpe ikastola publikoaren Perdillegiko eraikinaren frontoian eta Gaztetxean. Errepresioa hezkuntzan hitzaldiarekin hasi zuten egitaraua, Izarraizpen, eta toki berean egindako kirol ikuskizunarekin jarraitu zuten. Ondoren, 20:30etik aurrera, pizza poteoa egin zuten Gaztetxean, eta jarduerak bukatzeko, Jipoituak, Balaklaba eta Manitu taldeek kontzertu bana eman zuten han bertan. Jende ugari bertaratu zen ekintza guztietara.
(Argazkiak: Ikasle Antolakunde Sozialista)