Liga bukatzeko bi jardunaldiren faltan, helburua bete du Ikasberri kirol elkartearen futbol talde nagusiak: mailaz igotzea. Horrela, aurten Lehenengo Erregional Mailan aritu den taldeak, Gorengo Erregional Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Asteburuan egin du balentria, Garmendipen, Landetxaren kontra 3-1 irabazi eta gero.
Dena dela, taldeak oraindik ez du bukatu denboraldia, eta badu beste helburu bat: liga sailkapeneko aurreneko postuan bukatzea. Hain zuzen ere, helburu hori lortzeko partida erabakigarria jokatuko du larunbatean, 16:30ean, Soraluzen.