Gutuna

Bihotzez eskerrik asko, aurtengo edizioa posible egin duzuen guztioi

Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolatzaileak 2026ko maiatzaren 12a

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketako korrikalari batzuk, SaƱoa inguruan. (Ihintza Elustondo)

Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolatzaileek igaro berri den probaren inguruan honako gutun hau bidali dute. Edizio hau posible egin duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete. 

Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolakuntza taldearen izenean, bihotzez eskertu nahi dizuegu aurtengo edizioa posible egin duzuen guztioi.

Lehenik eta behin, mila esker parte hartu duzuen mila lasterkari baino gehiagori. Zuen esfortzuak, ilusioak eta grinak egiten dute proba hau benetan berezi.

Eskerrik beroenak, halaber, 400 boluntario baino gehiagori. Zuen lana ezinbestekoa da: ibilbidean, markaketan, anoa postuetan, helmugan, janaria prestatzen eta banatzen, dena muntatzen eta jasotzen, eta antolakuntzako hamaika zereginetan egindako ahaleginik gabe hau ez litzateke posible izango. Zuek zarete lasterketaren oinarri isila, baina sendoena.

Eta, noski, gure esker ona 80 babesle baino gehiagori eta erakundeei. Zuen konpromiso eta babes ekonomiko eta logistikorik gabe ezinezkoa litzateke halako mailako ekitaldi bat antolatzea. Zuek ere funtsezko zati zarete proiektu honetan.

Eskerrak ibilbidean zehar animatzen egon zareten herritarrei ere. Mendiko guneetan eta herrigunean sortu duzuen giroa berezia izan da berriro ere. Zuen animoek korrikalariei indarra eman diete une gogorrenetan, eta proba hau festa handi bihurtu duzue.

Aurten Herritik herriarentzat izan da gure leloa, eta denok bete duzue, gainera, bete-betean. Benetan pozgarria da herri oso bat proiektu honetan horrela inplikatuta ikustea, bakoitzak bere alea jarriz ekitaldi hau posible egiteko.

Urtez urte, guztien arteko lankidetzari esker, Domusa Teknik 40 MLK gero eta handiagoa bihurtzen ari da. Mendi lasterketa bat baino gehiago da jada: Azpeitiko eta inguruko herrien festa handia, kirola, natura eta komunitatea uztartzen dituena.

Hori guztia posible egin duzue zuek. Eskerrik asko bihotzez.

Gu dagoeneko hasi gara 2027ko edizioa prestatzen. Nahiz eta zaila izango den, saiatuko gara aurtengoa baino hobea izaten!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide