Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren eskuzko lehiaketa bihar, ostirala, hasiko du Azpeitiak. Final zortzirenetan hasiko dute lehia Ilunpeko pilotariek Amezketaren kontra jokatuz. Etxetik kanpo dute joanekoa bihar, 19:00etan, Amezketan.
Julen Egiguren izango da Ilunpekoen ordezkaria eta honako pilotariek jokatuko dute eskuzko txapelketa:
- Kadeteak: Unax Larramendi, Aiurdi Peñagarikano, Unai Beristain, Iker Ansola, Iraitz Arsuaga eta Urko Egiguren.
- Jubenilak: Jokin Artetxe, Mikel Iturralde, Ugaitz Aranguren, Julen Larramendi eta Ioritz Arsuaga.
- Nagusiak: Iosu Labaka, Beñat Labaka, Iker Egiguren, Haritz Larrañaga eta Urtzi Egiguren.
Palakoa etxean
Erremintakoan, larruzko paleta eta pala motza uztartuko dituen txapelketan, joan den asteburuan hasi zuen Azpeitiak Herriartekoa Olaberriaren kontra jokatuz. Itzulerakoa igandean jokatuko dute, 17:00etan, Betharrametako pilotalekuan.
Joanekoa 2-0 galdu zuen Azpeitiak Olaberriaren kontra, 35-32 eta 40-29 eginda.