XJ Auzolanean murgilduta dago Sanjuandegiko festetarako azken prestaketetan, eta 2026ko festen egitaraua plazaratu aurretik, auzoa jai giroan murgiltzen joateko bertso poteoa prestatu du ostiralerako, maiatzaren 15erako. Hain zuzen, Jun ta bota tankeran bertso poteoa antolatu dute Erniarraitz bertsozale elkartearen laguntzarekin. Saioaren helburua da jendea bertsoak bat-batean botatzera animatzea, ostiral arratsaldea girotzearekin batera. Horretarako, 19:00etan jarri dute hitzordua, Jim Clark tabernaren parean hasiko dira eta auzoan zehar ibiliko dira.
Antolatzaileek bertaratzeko deia egin diete bertsozaleei eta giroaz gozatu nahi duten herritar denei.