Auto baten eta moto baten arteko trafiko istripua izan da 05:30 aldera Landeta eta Ezkuzta arteko errepidean, Enparan Gainera hartzeko bidegurutzearen inguruan, eta Ertzaintzak Gukari adierazitakoaren arabera, moto gidaria zaurituta eraman dute Donostiako ospitalera. Errepidea erabat itxi ez duten arren, bi ordu baino gehiagoan eragozpen handiak izan dira zirkulazioan. Ibilgailuak bidetik erretiratu eta errepidea garbitu bitartean Ertzaintza aritu da trafikoa zuzentzen, baina dagoeneko normaltasuna da nagusi.