Orbaibarrera ibilaldia antolatu du Baigerak ekainaren 25erako

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 18a

Orisoaingo San Martin de Tours baseliza. (Utzitakoa)

Nafarroako bailara horretan igaroko dute eguna hala nahi duten herritarrek. Bihar zabalduko dute txangorako izena emateko epea, eta partaide bakoitzak 40 euro ordaindu beharko ditu.

Orbaibarrera (Nafarroa) ibilaldia antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak ekainaren 25erako. Bihar zabalduko dute bailara horretan egingo duten txangorako izena emateko epea, eta herritarrek ekainaren 23ra arte izango dute horretarako aukera; 40 euro ordaindu beharko du partaide bakoitzak.

Ekainaren 25ean, ostegunez, 08:00etan abiatuko da autobusa Azpeititik Nafarroara. Katalaino baseliza eta Orisoaingo San Martin de Tours eliza bisitatuko dituzte goiz partean, eta norberak eramandako hamaiketakoa egin ostean, Erriberrira joango dira. Hango Casa Prebosten bazkalduko dute, eta arratsaldean itzuliko dira atzera Azpeitira. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide