Adimen artifizialaz eta konputazio kuantikoaz lan saioa prestatu du Iraurgi Berritzenek datorren ostegunerako

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 15a

(Freepik)

Multiversekin elkarlanean prestatu dute eskualdeko industria enpresetako zuzendaritzako kideei, berrikuntza nahiz eraldaketa arduradunei eta IT nahiz digitalizazio arduradunei zuzendutako saioa. Basazabal jauregian izango da, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.

Adimen artifiziala eta konputazio kuantikoa: aplikazioak, aukerak eta finantzaketa izenburupean, lan saioa prestatu du Iraurgi Berritzen garapen agentziak datorren ostegunerako. Multiversekin elkarlanean prestatu dute eskualdeko industria enpresetako zuzendaritzako kideei, berrikuntza nahiz eraldaketa arduradunei eta IT nahiz digitalizazio arduradunei zuzendutako saioa, eta Basazabal jauregian izango da. 

Jardunaldiaren helburua da gaur egun enpresetan garatzen ari diren adimen artifizialaren eta konputazio kuantikoaren aplikazioak ezagutaraztea, baita teknologia horiek eskaintzen dituzten aukerak azaltzea eta horiek garatzeko dauden finantzaketa nahiz laguntzak aurkeztea ere. Partaideek, gainera, adituekin nahiz beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Saioan adimen artifizialaren zein konputazio kuantikoaren ikuspegi praktikoa jasoko dute partaideek, eta sektore hainbatetako enpresetan garatutako kasuak ezagutzeko –Elkarmedia, Domusa Teknik eta Biele– eta teknologia horiek enpresetan aplikatzeko gida praktikoa eskuratzeko abagunea ere izango dute. Multiverseko adituek bi arloetan dauden aplikazio nagusiak zein diren azalduko dute, halaber, eta tailer praktiko bat ere egingo dute.

Saioan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute honako lotura honetan; izan ere, Iraurgi Berritzenek azaldu duenez, plazak mugatuak dira. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide