Ibilgailu baten olio isuriak eragozpenak eragin ditu Salbe auzunean

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 15a

Zikindutako edukiontziak eta errepide zatia seinaleztatuta, Salbeko 40. zenbakiaren parean. (Utzitakoa)

40. zenbakiaren pareko errepide zatiari eta edukiontziei eragin die eguerdi partean gertatu den isuriak. Udaltzainek gunea seinaleztatu ondoren, bridagakoak tokia garbitzen ari direla jakinarazi du udalak.

Kamioi batek olio isuri handia izan du gaur 13:00 aldera Sanjuandegin, Salbe auzunearen 40. zenbakiaren parean. Errepìdeari eta parean zeuden edukiontziei eragin die isuriak, azken horiek zikinduz, zorua labainkor utzita eta usain sarkorra barreiatuz.

Udaltzainek gunea seinaleztatu ondoren, bridagakoak tokia garbitzen ari direla jakinarazi du udalak, isuriak eragindako kalteak lehenbailehen lehengoratzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide