Atzo 78 urte bete ziren Israelgo Estatuak bere independentzia aitortu eta 700.000 palestinar baino gehiago bizitokietatik kanporatu zituenetik. Ordutik, maiatzaren 15a Nakba eguna da Palestinan, hondamendiaren eguna. Hondamendiak jarraitu egiten du Palestinan, eta elkartasuna adierazteko asmoz, herrialde horretako sinboloa den olibondo bana landatu dute Azpeitiko Ikastola Ikasberriko zein Izarraizpe ikastolako kideek. Bi ikastetxeen irudiekin egindako bideo laburra da hau.