Finaletik kanpo gelditu da Unai Alberdi

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 16a

Unai Alberdi, duela bi aste, Egigureni irabazita. (EITB)

Pilotari azpeitiarrak 22-12 galdu zuen atzo, Ander Muruaren kontra, B Serieko buruz buruko txapelketaren finalaurrekoa.

B Serieko buruz buruko txapelketaren finalaren atarian gelditu da Unai Alberdi, Alberdi II.a.

Atzo jokatu zituzten txapelketaren bi finalaurrekoak Irungo Urantzun (Gipuzkoa), eta lehenengoan aritu zen aurrelari azpeitiarra, Ander Muruaren kontra. Hasieratik jarri zitzaion neurketa maldan gora Alberdiri, eta ez zuen asmatu egoerari buelta ematen. 8-4tik 18-5eraino joan zen Murua markagailuan, eta azkenean 22-12 galdu zuen azpeitiarrak.

Final laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldian Julen Egiguren herrikideari irabazita lortu zuen Alberdi II.ak finalaurretarako txartela duela bi aste.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide