Ekain hasierako auzoko festen aurretik hasita daude Sanjuandegin giroa berotzen. XJ Auzolanean taldeak eta Eriniarraitz bertsozale elkarteak lagunartean antolatuta, Jun ta bota bertso poteoa egin zuten atzo iluntzean.
Tabernaz taberna auzoa girotu zuten ekitaldiarekin bat egin zuten herritarrek, eta bat bateko bertsoez ez ezik, trikiti eta pandero doinuez eta dantzarako aukeraz ere gozatu ahal izan zuten.
(Argazkiak: XJ Auzolanean)