Xarabe ikastaroa egin dute gaur goizean Ekoetxean, Garbiñe Larrearen eskutik, eta ohikoak diren gaitzei aurre egiteko tailer praktikoa eskaini du hark. Izan ere, gorputzean erabiltzen diren produktuek osasunean zein ingurumenean nola eragiten duten ikasteko aukera izan dute tailerrean parte hartu dutenek, eta "aldaketarako beharrezkoak" diren irtenbide naturalak sortu dituzte horiek.
