Elkarretaratze jendetsuarekin aldarrikatu dute presoen etxeratzea

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 16a

Etxera Eguneko elkarretaratzea, gaur arrtatsaldean, plazan. (Mailo Oiarzabal)

Dozenaka herritarrek egin dute bat plazan Etxera Eguneko elkarretaratzean, Ezin da gehiago luzatu. Presoak etxera zioen pankartaren bueltan. Eraldatzen, Puntapaxa, Trikidantz eta Azax taldeek Sanagustinen emango dituzten kontzertuekin osatuko dute festa eta aldarria bateratu dituen jardunaldia.

Eguerditik festa giroan murgilduta ibili ondoren, aldarrikapenerako tarte nagusia arratsaldean iritsi da aurten ere Etxera Egunean.

18:30ean hasita, elkarretaratze jendetsua egin dute plazan; dozenaka herritarrek egin dute bat Sareren deialdiarekin eta presoen etxeratzea eskatu dute, Ezin da gehiago luzatu. Presoak etxera zioen pankartaren bueltan jarrita.

Baina Etxera Eguna ez da bukatu oraindik. Gauean, 21:30etik aurrera, Eraldatzen, Puntapaxa, Trikidantz eta Azax taldeek kontzertuak emango dituzte Sanagustinen, sarrera debalde dela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide