LGTBIfobiaren egunerako, bandera udaletxeko balkoian

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 17a

LGTBIQ+ bandera, udaletxeko balkoian. (Mailo Oiarzabal)

Gaur, maiatzaren 17a, da LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta aurten ere bat egin du Azpeitiko Udalak egun horren aldarriekin, LGTBIQ+ kolektiboaren ikurra balkoira aterata.

Gaur, maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, lesbiana, gay, transexual, bisexual eta gainerako genero disidenteen kontrako gorrotoari aurrea egin behar zaiola gogora ekartzeko data.

Aurten ere egun honen mezuekin eta aldarriekin bat egin du Azpeitiko Udalak, eta joan den ostiraletik jarrita dago LGTBIQ+ kolektiboaren bandera koloretsua udaletxeko balkoi nagusian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide