Taloak egiten ikasiz ospatu dute Igaran Gipuzkoako Erroten Eguna

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 17a

Bi txandatan banatuta, lehendabizi Loiolako errotaren historia eta funtzionamendua ezagutu dituzte bisitariek; eta, ondoren, han ehotako arto irinaren orearekin taloak egin dituzte.

Gipuzkoako Erroten Egunean, lurraldeko hainbat errota jarri dituzte martxan, herritarrei garai batean ekonomiaren ardatz izatera iritsi ziren makinak eta tokiak erakusteko eta ondare hori gortdezearen garrantzia azpimarratzeko.

Loiolako Igarakoa izan da ateak ireki dituen errotetako bat. Azpeitiko Ekoetxeak antolatuta, eta bi txandatan banatuta, lehendabizi Loiolako errotaren historia eta funtzionamendua ezagutu dituzte bisitariek; eta, ondoren, han ehotako arto irinaren orearekin taloak egin dituzte.

(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide