Olaberriaren kontrako kanporaketa hankaz gora jarrita, final laurdenetan da Azpeitia

Mailo Oiarzabal 2026ko maiatzaren 17a

Ilunpeko palistek 2-0 galdu zuten joanekoan, baina gaur bi partidak irabazi dituzte Betharramen, eta tanteoari esker, aurrera jarraituko dute Gipuzkoako Herriartekoaren erremintako txapelketan.

Ez zeukan erronka erraza Azpeitiak erremintako Gipuzkoako Herriartekoaren final zortzirenen itzulerakoan, baina lortu dute kanporaketa gainditzea.

Aurreko asteburuan, joanekoan, 2-0 galdu zuten Ilunperen erreminta sailekoek Olaberrian. Larruzko paletan, 35-32 galdu zuten Oier Alkortak eta Telmo Garaizarrek; eta pala motzean 40-29, Eneko Martijak eta Mikel Sanchezek.

Itzulerakoan, beraz, bi partidak irabaztea eta Olaberriakoek beraiek han egindakoak baino tanto gutxiago batzea behar zuten Azpeitikoek, eta horrela izan da. Gaur arratsaldean, Oier Alkortak eta Asier Egiguren Bikutze-k 35-20 gainditu dute Olaberriko bikotea larruzko paletan, eta Eneko Martijak eta Mikel Sanchezek, berriz, 40-30 irabazi dute pala motzeko lehia. Horrela, guztira 11 Olaberriakoeik baino 11 tanto gehiago egin dituzte Azpeitikoek kanporaketan (125-136), eta horri esker sailkatu dira final laurdenak jokatzeko.

Donostia izango da Azpeitiaren aurkaria erremintako Herriartekoaren fase horretan. Eguna eta ordua zehazteko dituzte, baina etxean jokatuko dute joanekoa, datorren asteburuan.

(Argazkiak: Maialen Etxaniz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide