Orkatz kultur elkartearen 33. urteurrena izango da ekainean, eta ostiral honetan aurkeztuko dute hil horren 11tik 13ra egingo dituzten ospakizunen egitaraua. Hiru egunez askotariko ekitaldiak egingo dituzte, eta hain zuzen, horiexen berri emango dute ostiralean, 19:30ean, Orkatz tabernan jarri duten hitzorduan. Hara joaten direnek argazkia ere aterako dute, eta gainera, mokaduaz gozatzeko abagunea izango dute.