Sarrera guztiak agortu dira Kaparrak eta Fitoskins taldeen zapatuko kontzertuetarako

Julene Frantzesena 2026ko maiatzaren 18a

Kaparrak taldeko kideak.

22:00etan hasiko dira zuzeneko emankizunak, Sanagustin kulturgunean. Kontzertuen ostean, Karapio eta Kanpax DJak ariko dira musika jartzen. 

Kaparrak eta Fito Skins taldeen kontzertuak izango dira larunbatean Sanagustin kulturgunean, eta emanaldietarako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko. 22:00etan hasiko dira zuzeneko emankizunak, eta herritarrek runba eta punk-rock doinuez gozatu ahal izango dute. Kontzertu horiek bukatzean DJ emanaldiak izango dira; Karapio eta Kanpax ariko dira musika jartzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide