Igande goizaldean lapurreta egin zuten Azpeitiko hainbat lokaletan horietara indarrez sartuta, eta Ertzaintzak Gukari baieztatu dio 06:00ak bueltan gizon bat atxilotu zutela lapurreta egitea egotzita. Sanjuandegi auzoan harrapatu zuten lapurra.
Alde Zaharreko eta Julian Elorzako zenbait lokaletan egin zuten lapurreta, eta balio handiko materialik ez zuten eraman. Dena den, lokal horietako herritarrek gertaera gaitzetsi dute, baita salaketa jarri ere.
