Ikasturtea bukatzear denean, ikasitakoa plazaratzeko ordua ere iristen da. Aste honetarako bi saio ditu prestatuta Juan Antxieta musika eskolak. Asteazkenean, beste urte batez, Musika Familian kontzertua izango da, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Hamar taldek parte hartuko dute: lehengusuak, ama-alabak, ama-semeak, andre-gizonak, bi ahizpa... Joko dituzten instrumentuak ere asko izango dira.
Ostegunean, berriz, 18:30etik aurrera, gitarra ikasleek entzunaldia eskainiko dute musika eskolako aretoan, 18:30ean hasita.
Juan Antxieta musika eskolan datorren ikasturtea prestatzen hasita daude, eta 2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu dute. Ikastaroetan izena eman edota informazioa jaso nahi dutenek 656 00 80 40 telefono zenbakira deitu edota antxieta@antxieta.eus helbide elektronikora idatzi dezakete. Honako ordutegia du musika eskolak: astelehenetik ostegunera 10:30etik 18:30era edota ostiraletan 09:30etik 12:30era.