Zinema emanaldien denboraldiko azken saioak izango dira asteburuan Soreasu antzokian. Asteburukoen ondoren, hurrengo zinema emanaldiak irailaren erdian izango dira Soreasun.
Datorren asteburuko Soreasuko zinema karteldegia bi filmerekin osatu dute: El diablo viste de Prada 2 eta Mary Anning y la playa de los dinosaurios. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz kooperatibaren webgunean eskuratu ahal izango dira aurrez, eta emanaldien aurretik Soreasu antzokiko leihatilan ere bai.
Igande arratsaldeko haurrei zuzendutako saioan (16:30) emango dute Mary Anning y la playa de los dinosaurios animaziozko filma (Suitza, 2025). Honela dio filmaren sinopsiak: "1811n, Mary Anning hamabi urteko neskato bitxi eta biziak itsasertza arakatzen ematen ditu egunak, fosil bila, garai bateko harri bitxien bila. Aitaren bidez datorkio zaletasun hori. Ustekabean hi egingo da, ondorioz egoera erabat aldatuko da hark utzitako marrazki misteriotsu bat tarteko. Familia egoera zailean geldituko da; ama nahiz anaia egoera hori gainditzen saiatuko dira, eta Mary marrazkiaren sekretua argitzen. Bide horretan, fosilak baino askoz gehiago aurkituko ditu: lagunak, abentura ahaztezinak eta paleontologiaren historiako lehen kapituluak".
Igandean (19:30) eta astelehenean (21:00), berriz, El diablo viste de Prada 2 (AEB, 2026) ikusteko aukera izango da Soreasun. Honela dio sinopsiak: "Miranda Priestlyren eta Emily Charltonen aurkako borroka ageri da filmean. Laguntzaile ohia arerio bihurtuko zaio eta hedabide inprimatuen gainbeheran, publizitateko diru sarrerengatik lehiatuko dira. Mirandak gertu du erretiroa".