Ekainaren 4an aurkeztuko dute Azpeitikoop jendaurrean

Nerea Uranga

Azpeitikoop sortzeko iaz egindako batzar bat, Dinamoan. (Azpeitikoop)

Kooperatiba berriaren aurkezpena irekia izango da, eta nahi duten herritar guztiek joan ahal izango dute. 18:30ean hasiko da saioa, Basazabal jauregian.

Ekainaren 4an (osteguna) aukeztuko dute Azpeitikoop kooperatiba berria, 18:30ean, Basazabal jauregian. Herriko hainbat kooperatibetako, Azpeitiko Udaleko nahiz Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkariek parte hartuko dute aurkezpen ekitaldian. Aurkezpena nahi duten herritar nahiz elkarteko ordezkarientzako irekia izango da.

Azpeitian kooperatibismoa indartzeko proiektua da Azpeitikoop, eta eragile askoren artean egindako prozesuaren ondorioz sortu dute. Ekainaren 4ko aurkezpenean azalduko dituzte kooperatiba egitasmo berriaren xehetasunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide