Eraldatzen, Puntapaxa, Trikidantz eta Azax taldeek girotu zuten Sanagustin kulturgunea pasa den larunbatean, 21:30ean hasita. Jende ugari bertaratu zen lau taldeen kontzertuez gozatzera, eta kanturako nahiz dantzarako parada ere izan zuten horiek. Hala, musika giroan eman zioten amaiera Azpeitiko Sarek antolatutako aurtengo Etxera Egunari.
Kontzertuetako argazki gehiago Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke.