Azpeitiak etxean hartuko du Amezketa etzi, ostiralez, eskuzko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren barruan. Final zortzirenetako itzulerako hiru partidak 19:00etatik aurrera jokatuko dituzte bi herri horietako pilotariek, Izarraitz pilotalekuan.
Abantailarekin iritsiko dira etziko hitzordura Ilunpeko pilotariak; izan ere, joan zen asteburuan 1 eta 2 nagusitu ziren Amezketan jokatutako joaneko partidetan. Kanporaketa bideratuta baldin badu ere, garaipena eskuratzen saiatuko dira Azpeitiko kirolariak, final laurdenetarako txartela eskuratzeko.
Txapelketaren hurrengo fasera igarotzen denak Hernani edo Aretxabaleta izango du parez pare, bi herri horiek elkarren kontra ari baitira final zortzirenetan lehiatzen.
Palistek ere etxean
Ilunpeko erreminta saileko palistek ere etxean izango dute hitzordua asteburuan. Etzi, ostiralez, jokatuko dituzte horiek ere final laurdenetako partidak Betharrametako frontoian, 19:00etan hasita. Donostia izango du parez pare Azpeitian, finalerdietara sailkatzeko lehian.