Bateralabs foroaren lehen saioa Azpeitian egin dute

Aitziber Arzallus 2026ko maiatzaren 20a

Basazabal jauregian egin dute saioa eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasuneko diputatuak eta hogei tokiko elkarteren, kolektiboren eta eragileren ordezkariek parte hartu dute, besteak beste. Eskualdeko klima erronka nagusiak identifikatzea eta erantzun partekatuak aztertzea izan dute helburu. 

Herritarrek klima aldaketaren aurrean parte hartzeko Bateralabs foroak Urola Erdian hasi du ibilbidea, Basazabal jauregian atzo arratsaldean egindako lehen lan saioarekin. Topaketak hogei tokiko elkarte, kolektibo eta eragile inguru bildu zituen eskualdeko klima erronka nagusiak identifikatzeko eta erantzun partekatuak aztertzeko helburuarekin, eta han izan zen Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasuneko diputatua ere. Saioan, Urola Erdiko klima diagnostikoa aurkeztu zuten, eta bertaratutako herritarrek eta erakundeek beren esperientziak eta pertzepzioak partekatu zituzten. Horri esker, lehentasunak eta lehen jarduketa ildoak identifikatu ahal izan zituzten, eta hurrengo saioetan jarraituko duten prozesuari ekin zioten. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide