Herenegun, asteartean, hainbat elkarrizketa grabatu zituzten Herri txiki, infernu handi ETB1eko telebista saiokoek Nuarben. Telebista saio hori osatzeko frontoiko saioa maiatzaren 28an, ostegunean, egingo dute, 20:30ean hasita.
Nuarben nahiz handik kanpo bizi diren nuarbetar guztiak datorren osteguneko Nuarbeko pilotalekuko saiora gonbidatu dituzte, "frontoia betetzea polita" izango litzatekelako.