Izarraizpe ikastola publikoak irabazi du Berria Ikasgela sariketa

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 20a

Izarraizpe ikastola publikoko ikasleak gaur Berria Ikasgelako sari nagusia jasotzen. (Berria Ikasgela)

Gaur banatu dituzte Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean Berria Ikasgela sariketaren hirugarren aldiko sariak. Aitor Aranaren Amodioaren gazi-gozoak nobelaren inguruko kritikarekin irabazi dute Izarraizpe ikastola publikokoek sari nagusia.

Berria Ikasgela sariketaren hirugarren aldiko sariak banatu dituzte gaur Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, Amagoia Mujika Tolaretxipi Berriako zuzendariak, Iñaki Petxarroman Berria Ikasgelaren koordinatzaileak eta Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Lehiaketako sari nagusia Izarraizpe ikastola publikoko DBH4 C ikasgelak irabazi du. Aitor Aranaren Amodioaren gazi-gozoak nobelaren inguruko kritikari esker jaso dute saria; Jone Amenabar Larrañagak idatzitako lana da, eta lan horri esker, ikasgela osoak aukera izango du Hontza Extrem abentura parkera joateko.

Sariketan hamabost ikastetxek eta 50 ikasgelak parte hartu dute, eta lanak Berria Ikasgelaren webgunean argitaratu dituzte. Sari banaketa ekitaldia La Basu musikariaren emanaldiarekin bukatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide