Musika Familian emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Sanagustin kulturgunean Juan Antxieta musika eskolakoek. Askotariko familiek parte hartu zuten atzoko saioan, eta hainbat instrumentu entzuteko aukera izan zuten Sanagustinen bildutakoek.
Antxieta etxekoen, Gautenakoen eta San Martin egoitzakoen saioarekin hasi zen ordubeteko musika emanaldia, eta ondoren, beste hainbat bikote, hirukote eta talde igo ziren agertokira: bizikideak, ama-semeak, ama-alabak, izeba eta ilobak, gurasoak eta seme-alabak, eta anai-arrebak, bilobak eta ilobak. Denera, hamabi taldek jo zuten atzokoan.