Nuarben Trinitate jaiak ospatuko dituzte larunbatetik astelehenera bitartean

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 25a

Mokadutxo bat egiten, iazko Nuarbeko jaietan. (Mailo Oiarzabal)

Adin guztietakoentzako ekitaldiak antolatu dituzte Nuarben larunbat arratsaldean hasi eta astelehen iluntzera arte. Txupinazoarekin hasiko dituzte jaiak, eta festa egun bakoitza musikarekin amaituko dute. 

Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte Nuarben aurtengo Trinitate jaiak ospatzeko. Larunbat arratsaldean, txupinazoarekin hasiko dituzte jaiak, eta astelehen iluntzera bitartean, festa giroa izango da nagusi auzoan.

Maiatzaren 30ean, larunbatean, Trinitate jaien hasierako txupinazoa botako dute, 16:00etan. Sokamuturra egingo dute jarraian 16:30tik 18:30era, eta ekitaldi horretara joateko Azpeititik Nuarbera autobus zerbitzua egongo da 16:00etan, anbulatorioaren aurretik. Azpeitira itzultzeko autobusa, berriz, 19:30ean irtengo da auzoko geltokitik.

Iluntzean ere festa giroa izango da nagusi herrian, kantujira poteoa, bingoa, afaria eta kontzertua izango baitira. Afaltzera joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Nuarbeko elkartean, auzo lokalean edota auzotarren bidez. 

Zapatuan hasiko dira festak, baina ez dira egun horretan bukatuko. Izan ere, igandean eta astelehenean ere ekintza ugari egingo dituzte Nuarben. 

Hona hemen aurtengo festetako egitaraua:

Maiatzak 30, larunbata

  • 16:00. Txupinazoa.
  • 16:30-18:30. Sokamuturra.
  • 19:00. Kantujira poteoa.
  • 20:30. Bingoa.
  • 20:45. Herri afaria.
  • 23:00. Xaribari Kontzertua.

Maiatzak 31, igandea

  • 11:00. Meza nagusia.
  • 11:30. Ilunpeko gazteen pilota partidak.
  • 13:00. Jose Mari Orbegozo Dantzaki dantza eskolaren emanaldia eta luntxa.
  • 17:00-19:00. Puzgarriak.
  • 19:00. Julen Magoaren Xinesteziña ikuskizuna.
  • Jarraian, afal aurretik eta afal ondoren, Izer eta Alabierrekin erromeria.

Ekainak 1, astelehena

  • 17:00. Umeentzako jolasak, tailerrak eta txokolatada.
  • 21:30. Laja eta Narbaizarekin erromeria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide