Aniztasunak hartu du gaurkoan Azpeitia

Iraia Oteiza 2026ko maiatzaren 22a

Askotariko kulturetako herritarrek hizkuntza, musika, jakiak, arropak eta abar elkarbanatzeko aukera izan dute plazan izan den Aniztasun Festan. Venezuela, Sahara, Senegal, Mali, Nigeria, Honduras eta Euskal Herriko ordezkariek parte hartu dute egitasmoan.

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta data horren bueltan Aniztasun Festa egin dute arratsaldean plazan, "herritarren arteko elkar ezagutza sustatzeko, kulturarteko harremanak indartzeko eta aniztasunari balioa emateko".

Azpeitiko Udaleko Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak antolatuta, Venezuela, Sahara, Senegal, Mali, Nigeria eta Hondurasko ordezkariek parte hartu dute egitasmoan, baita zenbait gobernuz kanpoko erakundek eta herriko elkartek ere. Elkartu direnek haien herrialdeetako produktuak, janariak, ohiturak eta kultur adierazpenak partekatu dituzte festa giroan.

Horrez gain, haurrentzako txoko bat ere egokitu dute, eta han margotzeko nahiz umeen munduko askotariko jolasak ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide