Azpeitiak aurrrera egin du Herriartekoan eskuz nahiz erremintan

Nerea Uranga 2026ko maiatzaren 23a

Atzo eskuzko Herriartekoko final zortzireneko itzulerakoa Izarraitz pilotalekuan. (Nerea Uranga)

Eskuzko final zortzirenetan Amezketa gainditu dute Ilunpeko pilotariek, eta final laurdenetan Hernani izango dute aurkaria. Erremintan, berriz, Donostiari 0-2 irabazi dio joanekoa.

Final zortzirenetan hasi du eskuzko Herriartekoa Azpeitiak Amezketaren kontra, eta gainditu egin ditu bai joanekoa eta bai itzulerakoa. Aurreko asteburuan joanekoan 1-2 irabazi zuen Azpeitiak, eta atzo Izarraitz pilotalekuan jokatutako itzulerakoan hirutik hiru irabazita final laurdenetarako pausoa eman dute. 

Atzo jokatu zituzten final zortzireneko eskuzko itzulerakoak Ilunpeko pilotariek Amezketaren kontra, 19:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Kadeteetan Azpeitiko Ansolak eta Beristainek jokatu zuten Amezketako O. Gorostdiren eta Saralegiren kontra, eta 22-2 irabazi zuten. Jubeniletan, Azpeitiko Artetxek eta Iturraldek Amezketako Fresnedari eta A.Gorostidiri 22-10 irabazi zieten. Nagusietan ere, Azpeitikoak izan ziren garaile, Egigurenek eta Larrañagak Amezketako B. Gorostidiri eta E. Gorostidiri 22 eta 9 irabazita.

Eskuz final laurdenetako aurkaria Hernani izango dute. Honek final zortzirenak Aretxabaletari 0-6 irabazi ondoren.

Palan joanekoa gaindituta

Erremintan final laurdenak jokatzen ari da Azpeitia. Atzokoan joanekoa jokatu zuten Donostiaren kontra, eta 0-2 irabazita etxeratu ziren Azpeitiko palistak. Oier Alkortak eta Telmo Garaizarrek paletan 35-14 irabazi zieten Donostiakoei, eta pala motzean Eneko Martijank eta Mikel Santxezek 40-27.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide