Ez dadila haria eten lelopean Iraurgi Eguna ospatu zuten atzo ostirala Iraurgi ikastetxeko ikasleak. Astelehenetik Iraurgi Astean murgilduta ibili ziren, eta atzo egun osoko festa izan zuten.
15:00etan hasita herri kirol erakustaldia egin zuten atzo Olazko Andre Mariaren plazan. Ondoren, kalejiran joan ziren Iraurgiko jolastokira, eta han jarraitu zuten antolatutako ekintzekin. 17:00etatik aurrera merienda, patata tortilla lehiaketa, puzgarriak eta aurpegi margoketa egin zituzten.
Arratsalde-gau aldera jarraitu zuten Iraurgi Eguneko festarekin: 19:00etan LHko eta DBHko ikasleei etapa aldaketako oroigarriak banatu zizkieten, eta segidan batxilergoko ikasleak agurtu zituzten, Obaneuke taldearen kontzertua izan zen. 21:00etan afaritarako elkartu ziren ikasleak zein gurasoak ikastetxeko atarian.